XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

V. kapitulua Lehen auzoak

Santa-Grazin aizo hitza bi esanahirekin erabiltzen da: aizoak pluralean auzokoak adierazteko eta hain zuzen lehen auzoa adierazteko.

Literaturan hitz honen zenbait bariante agertzen da.

Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroa Beherean eta Nafarroako herri batzuetan ondoan bizi denari auzo esaten zaio.

Nafarroa Beherean eta Lapurdin, auzo edo hauzo hitzak ondokoa dela esan nahi du.

Auzo hitzetik abiatuta, Gipuzkoako Zerainen erabiltzen den auzoko (de Goñi 1975: 376) eta auzokide (Azkue 1969: 113) ditugu.

Bizkaiko Aulestiko herrian Douglassen arabera (1969: 226) auzo hitzak auzategian ondoan bizi dena dela dio.

Lô*pelmann-ek dioenez (1932: 13), euskal auzokideen taldea beren premia amankomunak betetzeko elkarri eragiten dioten interes eta obligazioez lotutako pertsonen taldea da.

Etxegaraik (1932: 13) euskal auzokideen arteko loturak berdintsu definitzen ditu, baina herri batetik bestera auzokideen taldea osatzen duten elementuak desberdinak direla azpimarratzen du.